Argazki lehiaketako parte hartzea erabat irekia da, hau da, nahi duen guztiak parte har dezake, baina izen-ematea ezinbestekoa da. Arduradunek jakinarazi dutenez, "izena emateko urtarrilaren 13a eta 14a izango dituzue eta Villabonako Zentroko eraikinean dagoen idazkaritzara jo behar duzue. Bertan, argazki lehiaketaren nondik norako guztia azalduko zaizue. Aurten aukeratu den gaia ELIKADURA izan da, hain zuzen ere hori baita Agenda 21ean ikasleekin lantzen ari garen gaia. Besterik gabe, parte hartzera animatu nahi zaituztegu".