Eraikitako Paisaiak argazki erakusketa, Laura Diezen eskutik

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2011ko urt. 11a, 10:14

Bihar, urtarrilak 12, Laura Díezen Eraikitako Paisaiak argazki erakusketa inauguratuko da Lekaion arratsaldeko 19:00etan hasiko den ekitaldian.  Erakusketa  gizakiak nahita edo nahi gabe eraldatutako paisaiak erakusten dituen 25 argazkiez osatuta dago. Bilduma, Lekaion urtarrilaren 22a arte ikusgai egongo da.

Egunak: Urtarrilaren 12tik 22ra
Lekua: Lekaio Kultur etxea.
Ordutegia: Astelehen-ostirala, 17:30-20:30. Larunbata, 12:00-14:00.

LAURA DIEZEN ERAIKITAKO PAISAIAK ARAGAZKI ERAKUSKETA LEKAION
Laura Díez Miner, Donostian jaio zen baina hemezortzi urte daramatza Urnietan bizitzen. Argazkilarien alaba izanik, bere haurtzaroa kamera artean pasa zuen. Bere amaren komona laborategi bezala erabiltzen zuten eta bere familian likido finkatzailearen usaia ez zen arrotza izaten. Bartzelonan ikasia, nazional eta internazional mailako bakarkako eta taldekako hamaika erakusketetan parte hartu duen argazkilaria da. Gaur egun, telebista eta zine ekoiztexe famatu batean argazkilari profesional bezala hari da lanean.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!