Asteazken iluntzean, hutsik egin gabe etorri ziren Erregeak Amasatik Villabonara. Herriko kale guztiak zeharkatu zituzten, pajez, danbor-jolez, musikariz nahiz hainbat herritarrez lagunduta. Amaieran euri zaparrada galanta bota bazuen ere, ibilbidea bere osotasunean egin zuten kabalgatako kideek.