Urtarrilaren 8an 'Gure Txokoa oroituz' jaia izango da. 21:00etan afari herrikoia, ondorengo menuarekin: Pintxo eder bat + arrain zopa + solomiloa pikillo eta pure patatarekin + postrea + kafea + kopa. Prezioa: 25 €. Izen-ematea 660139380 telefonoan, ostirala baino lehen. Azpimarratu afariaren prestakuntza Irrintzi elkarteko kideen esku joango dela.
Afalondoren berriz, gaueko 23:00etan dantzaldiari emango zaio hasiera, bertan garai bateko musikaz gozatzeko aukera izango delarik. "Musika zaharra giro ederrarekin uztartu eta garai bateko GURE TXOKOA dantzaleku bihurtu nahiko genuke KANTINA".
Festarako gonbidapena luzatu diete Oinkariko kideek guztiei.