Banatu dira Oria merkatal elkarteko sariak

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2011ko urt. 4a, 20:19

Urtarrilaren 4an, eguerdian, Berdura plazan egin zen Oria merkatal elkarteak euren bezeroen artean antolatuta, elkarteko 46 saltokitan (23tan irabazle bakoitzak) 20 euroko erosketa doan egiteko bonoen zozketa. Zorione Otegi eta Milagros Huici izan ziren irabazleak eta bakoitzak, egokitutako 23 denda horietan 460 euroko erosketa egin ahal izango du uztailera bitartean. Bien artean 920 euroko saria banatu zuen, beraz, Oria merkatal elkarteak. Zorionak biei!

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!