Urnieta´59 ikuskizunaren emanaldietarako azken sarrerak salgai Saroben eta Lekaion

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2011ko urt. 3a, 14:22

Atzo goizean jarri ziren salgai Urnieta´59 ikuskizuneko emanaldietarako sarrerak. Emanaldiak Urnietan eta Andoainen izango dira. Urnietan urtarrilaren 22an (17:00 eta 20:00etan), urtarrilaren 23an (17:00etan) eta Andoainen urtarrilaren 29an (17:00etan). Sarreren prezioa 4 eurokoa da. Salmenta erritmo bizian doa eta dagoeneko Urnietako hiru emanaldietako sarrerak agortu dira. Andoingo emanaldirako erosteko aukera badago oraindik. Emanaldien egunetan (ordubete lehenago) azken sarrerak salgai jarriko dira leihatilan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!