Presoen eskubideen alde

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2011ko urt. 3a, 11:26

Abenduaren 31 iluntzean Aiztondo bailarako Udal eta herritar ugarik bat egin zuten 'Egin dezagun urratsa. Euskal  presoak Euskal Herrira', Etxeratek deitutako manifestazioarekin. Errebote plazatik abiatu eta Villabona nahiz Zizurkilgo kaleak zeharkatuta, Zizurkilgo plazan amaitu zen presoak Euskal Herriratzeko deia. Zizurkilen bertsoak nahiz aurreskua eskaini zitzaien eskualdeko presoen senitartekoei. Elkarretaratzearen amaieran, urtarrilaren 8an Bilbon lelo berarekin egingo den manifestaziorako deia luzatu zuten Etxerateko kideek.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!