Xingola abesbatza kalean kantari arituko da

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2010ko abe. 30a, 10:47

Salkin elkartearen eskutik, Xingola abesbatza kalez kale kantari arituko da Beasaingo Izan-Izar abesbatzarekin batera. Xingola abesbatza hilabete oparoa burutzen ari da, emanaldiei dagokionez. Abenduaren 26an, gainera, Errenderiako Gabon abesti sariketan oso partaidetza ona izan zuten, zilarrezko lehenengo saria eskuratuz. Zorionik beroenak Alaitz zuzendariari eta taldeko neska-mutilei, entseguetan nahiz emanaldietan erakusten duten ilusioagatik. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!