Sutea Iparlat lantegian

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2010ko abe. 30a, 10:19

Atzo gauean sutea piztu zen Erratzu industrigunean, Iparlat-Kaiku lantegian. Gau osoan itzali ezinik aritu dira suhiltzaileak. Bien bitartean, Iparlateko langileak lantokiaren atarian daude. Bertara hurbildu dira hainbat kazetari. Goizeko bederatziak izateko minutu gutxi falta zenean Markel Olano Ahaldun Nagusia suak hartutako eraikinean sartu da, suteak eragindako kalteak zuzen-zuzenean jarraitzeko.

Haizearen eraginez, ke guztia Urnietako herrigunera bideratzen ari da goizeko lehen orduan.

Bideoa

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!