Manifestazioa, presoen eskubideen defentsan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2010ko abe. 29a, 18:38

Etxerat elkarteak, abenduaren 31n, arratsaldeko 19:00etan Errebote plazatik abiatuta, Aiztondo mailako manifestazioa deitu du, presoen eskubideak aldarrikatzeko. Manifestazio horri begira, atxikimenduak jasotzen ari dira. Besteak beste, Asteasuko Udalak ere herritar guztiei parte hartzeko deia egin diela jakinarazi du Etxeratek, "Asteasuko Udalak, hilaren 16an egindako ohiko osoko bilkuran Aiztondo bailarako Etxeratek aurkeztutako mozioa onartu zuen. Bertan, Udal ordezkariek mozioa onartzeaz gain, deialdiei ere atxikimendua azaldu zieten eta Udalaren aldetik partaidetza sendoak bat egiteko konpromisoa hartu zuten. Era berean, manifestuari atxikimendua eman eta komunikabide eta herritarrei bando bidez parte hartzera gonbidatzekoa».

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!