Oinkariren saskiak badu irabazlea

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2010ko abe. 29a, 10:43

Urtero bezala, Oinkari dantza taldeak abenduaren 22an zozketatu zuen Gabonetako saskia. Zenbaki irabazlea 9250 izan zen eta MetalSai enpresako kideei egokitu zitzaien saria. Argazkian MetalSai enpresako kideak Garmendia harategian saskia jaso zuten unean ageri dira. Oinkariko kideek irabazleak zoriontzearekin batera, eskerrak eman nahi dizkie errifa erosiz zozketan parte hartu zuten guztiei.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!