Goizeko 09:30etan ekin zioten kantu errondari San Millan eskolako haur eta gurasoek. Soinua eta txistuak hartuta alaitu zuten ibilaldia eta eguerdirako, plazara itzuli ziren. Pilotalekuko aterperaino etorri zen Olentzaro, haurrek eskari guztiak entzuteko prest. Goxokiak banatu eta eguberri onak pasatzeko opa ondoren, mendirako bidea hartu zuen berriro ere ikazkinak.