Eguraldi petralari aurre eginez, goizean goiz plazan bildu, eta kantu erronda egin zuten larrauldarre. Plazatik behera abitu ziren eta eguerdia bitare, etxe eta baserrietan barrena aritu ziren gabon kantu eta koplak eskaintzen. Kazkabar jasaren bat edo beste ere izan zuten kantariek, baina umore ona nagusitu zen taldean. 2011ko egutegia eta Larraulgo historiaren inguruko liburua banatu zuten etxeetan.