Urtero bezala, ostiral iluntzean txintxo-txintxo etorri ziren Olentzaro eta Mari Domingi Amasa-Villabonara. Amasatik Otsabi auzora ailegatu ziren biak eta handik, herritarrekin batera, plazarainoko bidea egin zuten. Dantzari, musikari, abeslari..., herritar askok hartu zuen parte kalejiran, giro hotz eta bustiak gehiegi lagundu ez bazuen ere.