Goizeko 10:30etan abiatu dira Fleming nahiz Jesusen Bihotza ikastetxeetako haur eta gazteak kaleak kantuz eta doinuz janztera. Eguraldiak lagundu ez badu ere, giro ona nagusitu da herrian. Ikastetxeetako ikasle, irakasle eta gurasoez gain, beste hamaika norbanako nahiz talde atera da kantuan Amasan nahiz Villabonan.