Atzo iluntzean, Behar-Zana pilota elkarteko pilota eskolako txapelketako finalak jokatu ziren Beharzana pilotalekuan. Gaztetxoek esku-pilotan trebe jokatzen dutela erakutsi zuten. Guztiek sariak eskuratu eta elkartean afari-merienda eginda, gustura etxeratu ziren. Hotza nagusitzen bazen ere, jende ugari bildu zen pilotalekuan.