Joan berri den urteko on aurkiak berreskuratu dituzte urteko estreinaldirako Hitzetik Hortzeran. Aukeraketa anitza eta koloretsua da. Batik bat 2010eko lehen erdian grabatutako saioetatik egin dute entresaka. Urteroko zita finkoak diren batzuk daude, Gabiriko Osinalde saria eta Bertso Eguna adibidez. Eta bertso oso tartean behin baino suertatzen ez diren saio arraroagoak ere bai, Txantreako Akelarren Julio Sotok eta Xabier Silveirak egindako desafioa adibidez.
Jazz-a, hudaltzainak eta etxe okupa
Musikaz lagundutako bertsoaldiak ere izango dira ikusgai. Izpuran Etxahun Lekue, Arkaitz Estiballes eta Fredi Paia ‘Hudaltzainek’ egindako saioa. Zestoako Argizulo geltoki okupatuan Uxue Alberdik, Ainhoa Agirreazaldegik, Iñigo Manzisidor Mantxik, Iñaki Gurrutxagak eta Iker Iriartek egindakoa. Eta Bilboko Kafe Antzokian, BertsoJazz proiektuaren azkenaurreko emanaldia izan zen hartan, Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Jon Maia eta Andoni Egaña.
Tolosa, Abadiño, Alegia eta Aizarnazabal
Tolosan, Txolarre Irratiaren alde, Lujanbiok eta Egañak Txapelketa Nagusiko bertsoaldi gogoangarri baten segida nola egin zuten oroituko dute. Beste bertsoaldi itzela Abadiñoko gaztetxean grabatu zuten, horretan ere Lujanbio azalduko da Maia duela kantulagun. Aizarnabalgo bertso afari batetik Iker Zubeldiaren eta Unai Agirreren ateraldiak hartu dituzte eta Sebastian Lizaso eta Egañarenak Alegian egindako bazkari batetik.
2009ko Txapelketako liburua eta DVDa opari
Azken Txapelketa Nagusiko liburua eta DVD dituen pare bat sorta zozkatuko ditu Hitzetik Hortzerak bere ikus-entzuleen artean. Zozketan parte hartu ahal izateko bertsoekin zerikusia duen zerbait bidali behar da programako erredakziora posta arruntez. Hauxe da helbidea:
HITZETIK HORTZERA
Miramon pasealekua, 172
20014 DONOSTIA
Igandean, 21:00ean, etb1n. Eta, oso-osorik, lehenagotik ikusgai eitb.com <http://www.eitb.com/kultura/bertsolaritza/> -en.