Aurten, Elutseta izan da garaile. Haien atzetik, hurrenez hurren, Sorozabal eta Milluts. Beste sei baserrietako sagardoa ere dastatu ahal izan zen: Altzibarzarra, Antso, Bidegurutzera, Errotaburu, Montefrio eta Pagoaga.
Sagardo onenaren botila enkantean eraman zuena Alberto Ramirez izan zen, borroka estu batean. 13 euro ordaindu zituen. Marka guztiak hautsi zituen, urrun dago iazko 7,50eko marka.
SAGAR-TARTA LEHIAKETA
Epaimahaiak lana izan zuen onena erabakitzen, aurkeztutako tarta guztien maila oso altua izan zelako. Manoli Sorondo izan zen garailea eta haren atzetik, hurrenez hurren, Rosa Elosegi eta Joakina San Sebastian. Beste zortzi tarta gehiago dastatu ahal izan ziren: Ana Pulpon, Pilar Etxezarreta, Eugenia Guridi, Joxe Peñagarikano, Pilar Intxausti, Oihane Ramirez, Lucia Saiz eta Nagore Brel-Begoña Kijeraaren artean egindakoa.
EGUBERRIETAKO SASKIA
Hirugarrenean atera zen irabazlea. Izan ere, saskia eskuratzeko saridunak han bertan egon behar baitu. Beñat Lizasorentzat izan zen saskia, berea baitzen 179 zenbakidun txartela. Jaia aparta izan zen, datorren urtekoa ere bide beretik joango da.