Lizasoain eta Gomez Gipuzkoako txapeldun

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2010ko abe. 22a, 19:12

Igor Lizasoain eta Maikel Gomez Gaztelekuko pilotari andoaindarrak Gipuzkoako txapeldun dira, zesta puntako nagusien mailan. Finala 35-25 irabazi zuten Mutrikuko Beitia-Txomin pilotarien aurka, aurreko igandean Carmelo Balda frontoian jokatutako partidan. Partida nahiko parekatua izan zen, gerora Igor eta Maikelek markagailuan tartea zabaltzea lortu zuten eta amaiaera aldera irabazteko arazorik ez zuten izan. Zorionak!

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!