Olentzaro, Jesusen Bihotza ikastolan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2010ko abe. 22a, 15:20

Gaur goizean Olentzaroren bisita jaso dute Jesusen Bihotza ikastolako haurrek, ilusio handiz. Eskutitzak ematearekin batera, Gabonetako kantuak abestu dizkiote gaztetxoenek.
Ostiraleko kantu errondari begira, ondorengo oharra zabadu dute ikastolako arduradunek: 

"Gogoratu, ostiralean, gure ikastolako haur eta gurasoak urtero legez, herriko kaleetan zehar abesten aterako direla goizeko 10:30etan hasita. Bestalde, Ikastolako Guraso Elkarteak, aurreko urteetan bezala, elkartasunezko Eguberriak gogoratuz, Jaiotza biziduna jarriko du Villabonako Zentroa eta Eliza artean dagoen plazan, goizean 11:00tatik 13:00etara eta arratsaldean 17:30etatik 19:30etara, hil honen 24an (Eguberri bezperan). Jakin ezazu Ikastolako guraso, irakasle eta ikasle guztiak gonbidaturik zaudetela, eta noski, herriko eta kanpoko lagun guztiak ere bai. Zuen seme-alaba txikiei nahi adina argazki ateratzeko aukera polita ere izango duzue bertan.
Herrian zehar kantari ateratzen zareten talde guztiei ere, zuen abestiak jaiotzaren aurrean abesteko gonbitea luzatzen dizuegu".
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!