Jesusen Bihotza ikastolako ikasleak Fraisoron

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2010ko abe. 22a, 15:10

Urtero bezala, aurten ere Zizurkilgo Jesusen Bihotza ikastolako ikasleak Fraisoron izan ziren. "Hain zuzen ere lehen hezkuntzako 1.go eta 2.mailakoak. Bertako aiton eta amonen aurrean Gabonetako zenbait abesti abestu genituen pozik eta alai, eta aiton eta amonak ere poz-pozik egon ziren. Batzuk, gurekin batera ere abestu zuten eta primeran igaro genuen guztiok elkarrekin.
Abesten amaitu ondoren, izugarrizko merendola gozoa eman ziguten: patatak, txokolatea, pepsi... Ondo jan eta primeran pasa ondoren, poz-pozik berriz ere gure ikastolara itzuli ginen", azaldu dute irakasleek.
 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!