Abenduak 24: Preso eta iheslarien aldeko Olentzeroa Villabonako baserri eta kaleetan zehar. Goizeko 10:00etan abiatuko da goizeko txanda,
arratsaldeko 15:30etan arratsaldekoa.
Iluntzeko 19:00etan Iru Aldetatik abiatuta, manifestazioa burutuko da.
Bertan Aiztondo bailarako preso eta iheslarien senideei omenaldia egingo zaie.
Abenduak 31: Aiztondo bailarako Etxerat elkarteak deituta, iluntzeko 19:00etan Villabonako plazatik abiatuta, manifestazioa, Nahikoa delako egin dezagun urratsa, Euskal presoak etxera.
Villabonako amnistiaren aldeko mugimenduak deialdi zabala egin nahi du aipatu manifestaziora, berebiziko garrantzia baitu bizi dugun egoera berezi honetan, preso eta haien senideen eskubideen etengabeko urraketaren aurrean kalera ateratzea.
Urtarrilak 8: Bilbon, manifestazioa nazionala, milaka eta milaka lagunek dagoeneko bat egin dute, euskal gizartearen ordezkaritza zabal batek 8an Bilbon izango dela dagoeneko esan du, Villabonako herritarrak ere bertan izateko deialdia egitearekin batera, baliabide guztia jarriko ditu Amnistiaren aldeko mugimenduak. Dagoeneko izena eman daiteke, Bilbora antolatuko diren autobusetan.
Egun berezi hauetan beren ziegaren bakardadean, espainiar zein frantziaren erresumaren azken ipurdian, dispertsaturik dauden herrikideei idazteko helbideak elkartasun dendan aurki daitezkeela jakinarazi du AAMak.