Korrika 17 apirilaren 7an hasiko da Trebiñon eta Donostian bukatuko da apirilaren 17an. Hori dela eta, Korrikak urtero atera ohi ditu janzteko mota guztietako arropak: kamisetak, nikiak, jertseak,…. Gabonak gerturatzen ari direnez, norberarentzako nahiz oparitzeko aukera paregabea duzue Andoaingo AEK euskaltegira gerturatzeko. Bestalde, arropaz gain, Korrikak 20.000 laguntzaile behar ditu aurtengo edizioan eta horretarako Korrika Laguntzailea egiteko aukera dago. 12€ren truke korrikari sekulako laguntza emango zaio eta horren trukean hainbat eta hainbat establezimendutan beherapenak lortzeko aukera ematen duen txartela emango zaio Korrika laguntzailea egiten denari.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!