Gaur arratsaldean banatu dira Teodoro Hernandorena Ipuin lehiaketako IX. sariak. Maria Anjeles Lazkano alkatearekin batera, Teodororen semeak eta bilobak ere parte hartu dute ekitaldian. Guztira 410 ipuin aurkeztu dira, A mailan: 79, B mailan: 223, C mailan: 50, D mailan: 51 eta E mailan: 7. Eskualdeko idazle gazteen harrobia indartsu dator, beraz. Joseba Aurkerena eta David Tejerok osatu dute A eta B mailako lanak aukeratzeko epaimahaia. C, D eta E mailako epaimahaikideak Karlos Aizpurua eta Edu Zabala izan dira. Hara jarraian idazle eta lan sarituen zerrenda. Zorionak guztiei:
A MAILA
1.- Alain Jimenez, ‘Martziano majikoa'.
2.- Maddi Galarza, ‘Pedroren amets misteriotsua'.
Aipamen berezia: June Oria, ‘Itsasoko ur epeletan'.
B MAILA
1.- Jon Jauregi, ‘Xaxi errotako Migel'.
2.- Jon Mazkiaran, ‘Nire istorioa'.
Aipamen berezia: Gabile Aizpurua, ‘But zapatila'.
C MAILA
1.- Laura Gabirondo, ‘Nork jakin'.
2.- Naiara Sarasua, ‘Berdintasunaren bila'.
D MAILA
1.- Aitor Gisasola, ‘Josep eta bere bizitzako egunik zirraragarriena'.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!