Eguberriak Zizurkilen

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2010ko abe. 16a, 12:28

Eguberri egunetarako egitarau polita osatu dute Zizurkilen.

Abenduak 17, ostirala
17:30 Miru sorginaren ipuin kontaketa Atxulondo Kultur Etxean. Ondoren, Teodoro Hernandorena IX. Ipuin lehiaketako sari banaketa.

Abenduak 20, astelehena
18:30 Loatzo musika eskolako kideen eskutik, Gabonetako emanaldi berezia Atxulondon.

Abenduak 21, asteartea
18:00 San Tomas egunean Elizpe jubilatu elkarteak antolatuta, txistorra-jatea. Goizez ospakizunak herriko ikastetxeetan.

Abenduak 24, ostirala
San Millan ikastetxeko umeek baserrietan abestuko dute eta Pedro Mari Otaño nahiz Jesusen Bihotza ikastolako umeek Elbarrena auzoa alaituko dute Gabonetako kantuekin. Ondoren, hamaiketakoa Urkamendi elkartean.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!