Eguberriak Adunan

Adunan ere Eguberri egunetarako ekitaldi sorta polita antolatu dute:

Abenduak 21, asteartea
18:30 Loatzo musika eskolako ikasleen emanaldia Kultur aretoan.
20:00 Entsegua egingo dute abenduaren 24ra begira, Txulobin.

Abenduak 24, ostirala
08:00 Muxkileko taldea kantari abiatuko da auzoz auzo, baserriz baserri.
09:15 Eskolako haurrak etxez etxe abiatuko dira Gabon eskerako. Itzuleran, Olentzarok eurentzat eskolan utzitako opariak zabalduko dituzte.
12:00 Haurren hamaiketakoa Txulobin.


Abenduak 28, asteartea
18:00 Ipuin kontalaria Kultur aretoan.

Urtarrilak 4, asteartea.
18:00 Xurdin kontzertua Elordi plazako lokalean.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!