Eguberriak Amasa-Villabonan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2010ko abe. 16a, 12:21

Hona hemen Eguberri egunetarako Amasa-Villabonan antolatu diren ekitaldiekin osatutako egitaraua: 

Abenduak 18, larunbata
19:30 Eguberrietako kontzertu berezia Jesusen Bihotza parrokian, Eresargi abesbatzaren 25 urteurreneko ekitaldien baitan. Eresargi abesbatzarekin batera, Miarritzeko abesbatza ere arituko da kantuan. Emanaldia egungo Eresargiko kideek nahiz kide ohiek elkarrekin abestuko dituzten bi kantuekin amaituko da.
22:00 Nomadak TX emanaldia Olaederra kiroldegian. Gonbidatua: Aziza Brahim, artista sahararra.

Abenduak 21, asteazkena
Txistorra-jatea Jesusen Bihotza ikastolako bi eraikinetan.

Abenduak 21-Urtarrilak 7
09:00-14:00 Gabonetako aparkalekua Errebote plazan, Oria merkatal elkartearen eskutik. Errebote plaza autoak uzteko zabalik egongo da, azoka egunetan izan ezik.

Abenduak 21-Urtarrilak 7
Oria merkatal elkarteak, urtero legez, herriko kaleak Gabonetako argiekin apainduko ditu herriko kaleak. Aurten, kontsumo baxuko argi berriak erosi ditu elkarteak.

Abenduak 23, osteguna
18:00 Loatzo musika eskolako kideen eskutik, Gabonetako emanaldi berezia Gurea antzokian. Fleming eta Erniobea ikastetxeetan ere oporren aurreko jaialdia.

Abenduak 24, ostirala
Jesusen Bihotza ikastolako ikasle, irakasle eta gurasoak kalez kale ibiliko dira kantuan. Jaiotza biziduna egun osoan zehar egongo da Zentro parean, D.B.H.ko ikasleek antzezturik.
Fleming eta Erniobeako ikasle, irakasle eta gurasoak Arroako plazan elkartu eta Olentzarorekin batera kantu erronda egingo dute.
Preso eta iheslarien aldeko Olentzaroa kalez kale ibiliko da goizean hasita.
Eresargi abesbatzako kideak goizez Amasako baserrietan ibiliko dira kantuan, Villabonan arratsaldez. Bildutako dirua GKEren bati bideratuko diote.

17:45 Olentzaro eta Mari Domingiri ongi etorria Otsabin. Dantzariek, musikariek, abesbatzako kideek, bertsolariek nahiz herritarrek hartuko dute parte Errebote plazara bitarteko kalejiran. Oria merkatal elkarteak gaztainak jarriko ditu parte hartzaileen artean banatzeko.

Abenduak 25, larunbata
12:30 Meza nagusia, Eresargi abesbatzak abestua Jesusen Bihotza parrokian.

Abenduak 26, igandea
18:00 Eresargi abesbatzak Errenteriako Gabon kanten txapelketan hartuko du parte, Errenteriako kiroldegian.

Abenduak 31, ostirala
16:00 Urtezaharreko lasterketa. 6.5 kilometroko ibilbidea. Kategoria ezberdineko korrikalariei zuzenduta. Irteera eta helmuga: Txermingo Zunbeltz elkartea. Antolatzaileak: Zunbeltz eta Urkamendi elkarteak.
19:00 Aiztondo mailako manifestazioa, preso eta iheslarien eskubideen defentsan. Errebote plazatik.
00:30 Kotilloia. Urtezahar gaueko festa, Oinkari dantza taldearen eskutik. Kantinan (Kiroldegiko tabernan). Sarrera: Doakoa.

Urtarrilak 1, larunbata
Loatzora igoera, Aizkardi mendi taldearen eskutik. Tontorrean, hamaiketakoa.


Urtarrilak 4, asteartea
13:00 Oria merkatal elkartearen Gabonetako zozketa. Bi sari banatuko dira Errebote plazan. Guztira 920 euroko saria; bakoitzari 460 euroko txartela, sei hilabetean zehar (uztailaren 1a arte) elkarteko 23 dendatan 20 euroko erosketa egin dezaten.

Urtarrilak 5, asteazkena
19:00 Amasatik behera Errege Magoen kabalgataren jaitsiera. Oria merkatal elkarteak gozokiak jarriko ditu parte hartzaileen artean banatzeko.
23:00 Margot, Blaka eta 3gabe2 taldeen kontzertuak Kantinan, Oinkari dantza taldearen eskutik. Sarrera: Doakoa.

Urtarrilak 8, larunbata
21:00 Gure Txokoa Oroituz jaia, Oinkari dantza taldearen eskutik. Afari herrikoia, Agustin Laskurain eta Joxe Mari Yarza sukaldariek prestatuta. Txartelen prezioa: 25 euro. Izen-ematea: 660 139 380.
23:00 Gure Txokoa Oroituz jaia. Aspaldiko musika giro ezin hobean.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!