Xabier Lete, gertutik, oroimenean: "Ezkontza berritu zutenekoa"

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2010ko abe. 16a, 10:32

Iñaki Aranzadi Urnietako apaizaren kontakizuna.

“Orain dela hogei bat urte Lourdesek zera eskatu zidan: gu ezkondu ginenean ez genuen federik, ez ezer. Ezkontza hura ez zen baliozkoa. Berritu egin nahiko genuke ezkontza hura, tajuz eta ondo. Xabierrek eta Lourdesek harreman estua zuten Astigarragako Agustinak mojekin. Maiz joaten ziren hara, isilik, erretiroa egitera.

Haien desioari jarraituz, hantxe eman genuen meza mojaren konpainian. Jauna gure jainkoa..., kantatu nien. Berea da kantua eta biziki eskertu zidan kantu hori aukeratu izana. Hantxe eman genuen, beraz, meza mojen konpainian. Handik hirurak Hondarribira joan ginen bazkaltzera.

Zin dagizut, seguru, oraintxe kontatu dudan hori bere gertuko lagunek ere ez dutela ezagutzen”.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!