Eguraldi hotzak ez zituen korrikalariak kokildu eta 200 laguneko langa ondo baino hobeto gainditu zuen larunbateko Gau krosak, hainbat korrikalari dortsalik gabe geratzeraino. Urretxutik etorritako Walid Wahlitek eskuratu zuen txapela mutilen artean, Azpeitiko Xabai Manzisidor izan zen bigarrena eta Andoaingo Mikel Rodriguez hirugarrena. Nesken artean, berriz, Lasarteko Pili Bodegas iritsi zen lehen postuan, Azpeitiako Nerea Etxeberria bigarrenean eta Zizurkilgo Aitziber Ibarbia hirugarrenean. Andoaingo Javier Gallok jaso zuen Dinosauro saria, 58 urterekin, lasterketako helduena izan zelako.