Kirol asteburua, Zizurkilen

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2010ko abe. 10a, 19:05

Gaurtik igandera bitarte, hainbat ekintza izango da Kirol astearen baitan. Gaur iluntzean, 19:00etan, herri kirolek azken 30 urteotan izan duten garapenaren inguruko mahai-ingurua izango da Atxulondo Kultur Etxean, Juan Manuel Erasunen gidaritzapean. Bihar, goizeko 11:00tan hasita, egun guztian zehar kirol eskaintzak izango dira (ikus agenda atalean). Gauen XIV. Gau krosari tartea eskainiko zaio (Jarraian baldintzak). igandean, abenduaren 12an, pilota partidak eskainiko dira Intxaur pilotalekuan, 11:30etatik aurrera.

Gau krosa, baldintzak

-Aurrez www.herrikrossa.com gunean doan egin daiteke izen-ematea. Egunean bertan, 21:00etatik aurrera izango da aukera plazan, 5 euroren truke.

-Gaueko 22:30etan emango zaio hasiera lsterketari, korrikalariak hiru taldetan banatuko direlarik.

-Kategoria bakoitzeko lehen hiru sailkatuek saria jasoko dute eta parte hartzaile guztientzat izango da oroigarria. Lasterketaren ondoren afariak eta sariak ere zozketatuko dira.

-Lasterketak irauten duen bitartean, herriko hainbat kale itxita egongo da. Udalak bando bidez, eragozpenak barkatzeko eskatu du.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!