Agur jendetsua Xabier Leteri

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2010ko abe. 8a, 00:49

Urnietako eliza herritar eta Euskal Herri osotik etorritako jendez gainezka zela egin dira gaur ilunabarrean Xabier Leteren aldeko hileta elizkizunak. Elizkuzuna Jose Maria Setienek zuzendu du eta alboan izan ditu Euskal Herri osotik etorritako beste hamar apaiz. Politika eta kultura munduko jende ugari hurbildu da Mikel Goiaingeruaren elizara.

Bertan izan dira Blanca Urgell eta Isabel Celaa kontseilariak, Lourdes Auzmendi Jaurlaritzako hizkuntza politikarako sailburuordea, Etxepare Institutuko zuzendari den Aizpea Goenagarekin batera. 

Markel Olano Diputatu Nagusia eta Maria Jesus Aranburu Kultur Diputatua; Mikel Izagirre, Urnietako alkatea, Oiartzungo alkate-ordearekin batera. Urnietako ia zinegotzi guztiak, Aralarko Jon Abril eta Aintzane Ezenarro, Hamaikabateko Joxean Rekondo, EAJko Joseba Egibar eta Joxe Ramon Beloki, Biktimen fundazioko lehendakaria den Maite Pagazaortundua... 

Euskaltzaindiko ordezkari ugari ere bertan izan da, Xabier Kintana, Miren Azkarate, Andoni Sagarna, Jose Luis Lizundia, Ibon Sarasola...baita ere, Pedro Miguel Etxenike zientzialaria, Nestor Basterretxea eta Ricardo Ugarte eskultoreak; Joxe Ramon Soroiz, Ramon Agirre, Niko Lizeaga eta Joxe Mari Berasategi aktoreak; Bertsolarien artean, Iñaki Murua, bertsozale elkarteko lehendakaria, Euxebio Igartzabal, Mixel Xalbador, Xabier Euzkitze eta Jon Sarasua bertsolari ohiak...eta bertaratutako idazle eta kantarien zerrenda amaitezina da, Euskal Idazleen Elkarteko lehendakaria den Ander Iturriotz, Joxean Artze, Jose Anjel Irigarai, Karlos Linazasoro, Felipe Juaristi, Andu Lertxundi, Inazio Mujika Iraola, Daniel Landart, Mikel Lasa, Julia Otxoa, Joan Mari Irigoien, Antton Valverde, Benito Lertxundi, Manex Pagola, Iñaki Eizmendi, Peio eta Pantxoa, Ruper Ordorika, Jabier Muguruza, Pier Paul Bertzaiz, Niko Etxart, Erramun Martikorena, Jean Mixel Bedaxagar, Mikel Markez, Gontzal Mendibil, Mikel Urdangarin...

Unerik hunkigarrienak izan dira Joxean Goikoetxeak akordeoiaz Leteren enkarguz "Errota zahar maitea"interpretatu duenean; azken hamar urtetan bere mediku izan den Felix Zubiak bertso batzuk kantatu dituenean; eta hiletaren ondoren elizako zimitorioan, Iparraldeko kantarien ekimenez "Xalbadorren heriotzean" eta "Agur Jaunak" abestu dituztenean.

Argazki-bilduma
[Kultur, gizarte eta politika mailako ordezkaritza zabala]

Bideoa
[Elizaren kanpoaldean kantari, Iparraldeko kantarien ekimenez]

Bideoa
[Felix Zubiaren bertsoak]

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!