Xabierrek azken 42 urtetan bizileku izan zuen Urnietan; Mikel Goiaingeruaren parrokian, haren aldeko hiletak gaur egingo dira, 19:00etan, Jose Maria Setien Donostiako gotzain emeritua buru izango duen elizkizunarekin. Atzo eguerdian Donostiako Polloe hilerrian erraustu zuten haren gorpua. Ehun inguru ahaide eta adiskide bildu zituen Leteren gorpuaren errausketaren ekitaldiak. Gorpua artean hilkutxa barruan zela, Iñaki Aranzadi Urnietako apaizak Juan Mari Lekuonaren Lorea bezain ona nadilla poema irakurri zuen. Errautsak Urnietako hilerrian lurperatu zituzten ordu batzuk geroago, Lourdes Iriondo emazte zenaren errautsen ondoan.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!