Xabier Lete gogoan Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2010ko abe. 5a, 14:20

Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokan Xabier Lete gogoan izango dute egun osoan zehar. Kantari, idazle eta poeta euskalduna atzo hil zen Donostian. Durangon sarri izan da liburuak sinatzen, kantaldiak ematen... Durangoko Azokak gaur bera gogoratuz zabaldu ditu ateak. 12:00etan Euskal Kantuzaleen Elkartekoekin batera, "Xalbadorren heriotzean" abestuz egin diote omenaldia herrikoia.
Egunean zehar, bestetik, Ahotsenean ere Xabier Lete izango dute gogoan aurkezpen ezberdinetan parte hartuko duten sortzaileek.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!