Xabier Leteren heriotza dela eta, Urnietako Udal adierazpena

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2010ko abe. 5a, 13:47

Eguerdiko hamabietan Bozeramaileen batzordea bildu ondoren, alderdi guztien oniritziarekin, Xabier Leteren aldeko adierazpen instituzionala irakurri du Mikel Izagirre Urnietako alkateak hedabideen aurrean. Zera nabarmendu dute adierazpenean, "Urnietan hainbat lan egin zuen antzerkigintzan, ikastolan,... ingurukoa genuen, beraz guretzako min berezia da. Herriko gertakizunak bere egiten zituen eta bere ikuspuntu berezia adierazten zuen, beti apal, xume baina urrunagoko ikuspuntu batetik begiratuta.

Urnietak Xabierrekin zorra du, bere borondatez Xabierrek inoiz onartuko ez lukeena eta herriak inoiz kitatuko ez duena. Udalak, beste behin, herriaren eta herritarren alde lan egin eta bere esku dagoen guztia egingo du Xabierrekiko begirunea eta aitortza erakutsiko duten ekitaldiak bultzatu eta antolatzen laguntzeko.

Agur eta ohore gure herrikide zen Xabierri".

Bideoa: Adierazpen instituzional osoa

Bideoa: Argazki-muntaia, musikaz lagunduta

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!