Xabier Lete, poeta eta kantaria oso-oso larri dago erietxean. Atzo gauetik sedatuta dago eta azken orduetan okerrera egin du bere egoerak. Oiartzunen jaio eta Urnietan bizi den olerkari eta kantariak aspalditik ditu osasun arazoak. Ez Dok Amairu taldearen sortzaileetariakoa izan zen baino idazle bezala ere bide luzea egina du. Bere azken liburua duela 2 urte argitaratu zuen "Egunsentiaren esku izoztuak" izan zen. Berarekin sari ugari jaso zituen.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!