Euskararen egunaren harira, Semaforoaren adierazpena

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2010ko abe. 3a, 10:30

Euskararen Nazioarteko Egunaren harira, Tolosaldeko Euskararen Semaforoak honako hau jakinarazi nahi dio Euskal Herriari, euskaldunon herriari:

1.- Semaforoak ez du parte hartuko abenduaren 3an euskararen "aldeko" inolako ekimen hutsal, folkloriko eta alferrikakotan.
2.- Semaforoak salatu nahi du abenduaren 3ko ekimen askoren benetako helburua eragile jakin batzuek euskararen alde egiten duten lan eskasa zuritzea besterik ez dela.
3.- Euskararen Nazioarteko Egunean, Tolosaldeko Euskararen Semaforoak jai hartu du, eta ez du mezurik zabalduko edota erantzungo.
4.- Bihartik aurrera, euskararen eta euskaldunen aldeko lanean jarraituko dugu, pozez eta harro, gure estiloan. Izan ere, beste askok ez bezala, ez dugu asmorik 364 egunez euskararekin lotutako gaiak baztertuta edukitzeko.
5.- Eguna libre dugunez, orgia bat antolatu dugu semaforokide batzuen artean. Nola ez, euskaraz.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!