Oinkari dantza taldearen DVDa eta kamisetak

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2010ko abe. 2a, 17:55

Jakina denez, azken hilabete hauetan Oinkari dantza taldea Korrontzi folk taldearekin elkarlanean aritu da "Infernuko hauspoa" ikuskizun berria prestatzen. Ikuskizun hori zuzenean ikusteko hainbat aukera izango den arren, (abenduaren 8an Durangoko Plateruenean, Durangoko Azokaren baitan), DVD formatuan ere eskuragarri dago gaurtik aurrera. Amasa-Villabonan bertan ondorengo lekuetan eskura daiteke, 15 euroren truke:

Larrea, Amasa eta Kixubi okindegietan, Tinta inprimategian, Benito harategian, Arnasa, Itzalpe, Iru Aldeta, Obaba eta Egarri edaritegietan.

Kamisetak eta jertseak

Nahi duenari zuzenduta, Oinkariren kamiseta eta jertseak Villabonako ikastolako ganbaran eskuragarri daude ondorengo ordutegian:

-Astearte eta Ostiraletan: 19:30etatik 21:00etara.

Kamisetak (haur, gazte nahiz helduentzat): 15 €

Jertseak (haur, gazte nahiz helduentzat): 22 €

Kamiseta + Jertsea: 35 €

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!