Aurrera doa Pello Mari Otaño ikastetxeko euskal astea

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri

Jakina denez, bihar, abenduaren 3a, Euskararen eguna izango da eta hainbat ospakizun egingo da gai horren harira. Bada, Pello Mari Otaño ikastetxeko ikasle , irakasle eta gurasoak aste guztian zehar ari dira ekintzak burutzen Euskal astearen baitan. Ipuin kontaketak, musika tailerra, jolasak, ikus-entzunezkoak, Altxorraren bila... Atzo Asier Izagirre mendizalea gerturatu zen eskolara, gazteekin hitz egitera. Gaur eta bihar, oraindik izango dute zerekin gozatua. Hara egitaraua:

Abenduak 2, osteguna

15:00 Euskararen hitzarmena eta euskal kantu emanaldia.

Abenduak 3, ostirala

10:30 Txanogorritxo txotxongiloa. Haur hezkuntzako ikasleentzat.

12:00 Altxorraren bila frontoian. LH 5 eta 6 mailak.

Arratsalde osoan, jolasak guraso eta ikasleentzat. Ondoren gaztaina jatea.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!