Euskararen eguna ostiral honetan herriko ikastetxeetan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2010ko abe. 1a, 14:43

Abenduaren 3a euskararen nazioarteko eguna da eta herriko ikastetxeetan egun seinalatua gogoan hartuko da. Egape ikastolak “Lehen hitza euskaraz” esaldian oinarrituko du ospakizuna, “Aurten gure leloari garrantzi berezia eman nahi izan diogu eta horretarako hainbat ekintza prestatu ditugu irakasle eta ikasleak elkarlanean”.

Ipuin kontaketak, euskal hitz politenaren aukeraketa, Porrotx pailazoaren bisita, Pou eskalatzaileen ikusentzunezkoa... hamaika ekitaldi burutu dituzte aste honetan. Eguna bukatzeko, abenduaren 3a, Ikastolako irakasleek aurtengo abestia ikasleei kantatuko diete. Txokolatadarekin agurtuko dute eguna.

EGAPEREN KANTUA AIURRI.COM WEBGUNEAN ENTZUNGAI
Aiurri.com webgunean, bideoen atalean, entzungai dago Egape ikastolak aurtengo euskararen egunerako egin duen kantua. Hitzak eta kantua, biak batera daude webgunean.
SALESIARRAK EUSKARAREKIN
Abenduaren 3a, Euskararen eguna  izanik, egun berezia izango da ikastetxean. Goizeko zortzietan hasi eta ordu biak artean, euskararekin gozatu ahal izateko hamaika hitzordu antolatu dituzte. Ikasleek beraiek sortu eta prestatutako emanaldiak ikusteko aukera izango da: antzerkia, abestiak, dantza… Ekitaldi nagusia eskolako antzokian izango da eta  ekitaldia ikusi nahi duen guztiarentzat ikastetxearen ateak zabalik egongo dira.
DBHko eta Batxilergoko ikasleak izango dira ikuskizunaren protagonista nagusiak. Arratsaldean amaiera emango diote ospakizunari ondokoa gogoraraziz, “baina euskararen eguna egunero izan dadila espero dugu. Eman hitza eta kolorea euskarari!!”.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!