Diru bilketa jostailuetarako

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2010ko abe. 1a, 14:43

Filipinetako haur behartsuen aldeko kanpaina abian jarri da egun hauetan Andoainen. Sukaldari lanetan Filipinetan urteak daramatzan Mikel Arriet da kanpainaren bultzatzaile nagusia. Arrietek hango Haven harrera etxea elkartearen gizarte lana gertu-gertutik ezagutu zuenetik kolaboratzaile estu bihurtu da. Elkarteak, hain zuzen, Mendebaldeko beltzak izeneko irlan kale gorrian bizi diren haurrei aterpe ematen die. Estatistiken arabera, Filipinetako irla osoan milioi eta erdi haur bizi dira kalean, miseria gorrian.
Aduanetako zergak saihesteko, Arriet Andoainen diru bilketa egiten ari da jostailuak bertan erosteko. Kanpaina honetan parte hartu nahi duenak, Txitibar plazan kokatzen den Adats ileapaindegira jotzea du errazena.
Harrera etxeari buruzko informazioa gehiago: www.kalipaynegrense.org/our-proyects/Haven-Childrens-Home.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!