Euskararen astea, Pello Mari Otaño ikastetxean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2010ko aza. 30a, 11:49

Atzo hasi zituzten Pello Mari Otaño ikastetxean Euskararen asteko ekintzak. Ipuin kontaketez gain gurasoentzako jolasen ikastaroa izan zen atzoko protagonista. Gaur goizean zehar ipuin nahiz irakurketa saioa izaten ari dira. Eguerdiko 12:00etan LH 1 eta 2ko ikasleak altxorraren bila ibiliko dira frontoian. 15:00etan taloak egiten ikasiko dute LH 3, 4, 5 eta 6. mailako ikasleek Marikris Arrastoa eta Izar Arrondorekin. 16:00etan ipuin saioa izango dute 4 urteko gaztetxoek Maite Maizen eskutik.

Jarraian aste guztiko egitaraua:

Abenduak 1, asteazkena

10:00 Intxaur bizkotxoa. LH 1 eta 2 mailak: Kike Gurrutxaga eta Kontxi Lasarterekin.

10:30 Eskulan tailerrak. Haur hezkuntzako ikasleak.

12:00etan Musika tailerra, Ainhoa Urruzolarekin. Haur hezkuntzako ikasleak.

15:00 Asier Izagirre mendizalea kontu kontari. LH 1, 2 eta 3 mailak. Ondoren LH 3, 5, 6 mailak.

Abenduak 2, osteguna

10:30 Ipuin kontaketa. Haur Hezkuntzako ikasleentzat irakasleen eskutik.

10:30 Altxorraren bila frontoian. LH 3 eta 4 mailak.

15:00 Euskararen hitzarmena eta euskal kantu emanaldia

Abenduak 3, ostirala

10:30 Txanogorritxo txotxongiloa. Haur hezkuntzako ikasleentzat.

12:00 Altxorraren bila frontoian. LH 5 eta 6 mailak.

Arratsalde osoan, jolasak guraso eta ikasleentzat. Ondoren gaztaina jatea.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!