Aizkardiko III Argazki rallyaren sari banaketa

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2010ko aza. 30a, 11:23

Joan zen igandean, mendi buelta eta bazkariarekin amaitu zen Aizkardi mendi taldearen XXVII. Mendi astea. Elkarteko kideek oso balorazio ona egin dute, kalitate oneko ikus-entzunezkoak eskaintzeaz gain, jende asko gerturatu delako saioetara.

Ostiralean banatu ziren III. Argazki rallyko sariak. Hauexek sarituak: 1.- ‘Ispiluaren drama', 2.- ‘Argi-izpia', 3. eta ikusleen saria ‘Ur tantak argiaren bila'.

Argazki sarituak ikusi

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!