Elizpe jubilatu elkartearen urte amaierako ekintzak

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2010ko aza. 29a, 14:14

Zizurkilgo Elizpe jubilatu elkartea etenik gabe ari da lanean. San Tomas egunerako ekintzak antolatzen ari da orain. Berriki, azaroaren 21ean, elkarteko urteroko bazkaria izan zuten Urnietako Oianume jatetxean. Bertan, aurten 80 urte bete dituzten Zizurkil, Villabona eta Asteasuko hamar bazkideri oroigarria eman zioten. Argazkian elkarteko hainbat kide, urrian egin zuten Galiziako bidaian.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!