Euskal Antzerkizale elkarteak (EHAZE)k antolatuta, lehen Antzerkizale eguna izan zen larunbatean Amasa-Villabonako kaleetan. Eguraldiak gehiegi lagundu ez bazuen ere, giro ona nagusitu zen. Goizeko 11:00tan Porrotx eta Marimototsek pregoia bota ondorenean, haur, gazte nahiz helduentzako antzerkia eta jaia izan zen nagusi. Iluntzean, lehen EHAZE saria jaso zuen Iñaki Beobidek, Kontxu Odriozolaten eskutik, 1960ko hamarkadan antzerkigintzaren inguruan eginiko lan oparoagatik. Goizaldera arte iraun zuen festak, egitarau zabala DJ Bullen dantzaldiarekin amaitu zelarik.