Herri-kirolariek egindako ohorezko pasilloan barrena sartu ziren pilotalekura Mendizabalen familiartekoak. Bertan ziren besteak beste, haren anaia, alarguna, bi alaba eta biloba txikiak ere. Txalo zaparrada artean hartu zituzten bertaratutakoe. Omenaldi ekitaldiaren ondoren, herri kirol saio bikaina esakin izuten kirolariek. Hamabost harrijasotzaile eta hogei aizkolari bildu zen Adunan eta guztiek ere saio bikaina eskaini zuten. Kirol ekitaldiaren ondoren, Aburuza sagardotegian elkarrekin bazkaltzeko bildu ziren guztiak. Aurtengo Kultur hamabostaldiko ekitaldi nagusia izan da Mendizabali egindako omenaldi hunkigarria.