Urtezaharreko lasterketa, dagoeneko prest

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2010ko aza. 25a, 09:59

Zunbeltz eta Urkamendi elkarteek antolatzen duten San Silvestre lasterketa entzutetsua dagoeneko prest dago. Villabonan, Zunbeltzelkartearen parean izango dira aruten irteera eta helmuga puntuak. Iaz, adin guztietako 600 partaide izan zituen kirol frogak. Helduen maialko korrikalariek ibilbide motzagoa bete beharko dute aurten: 7 kilometrotik 6,5 kilometro izatera pasa baita froga. Abenduaren 31n, arratsaldeko 16:00etan emango zaie irteera korrikalari txikienei eta 16:30etan gainerako kategoietakoei.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!