Janari bilketa Beninen alde

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2010ko aza. 24a, 20:55

Salesiar ikastetxeko gazte taldeak Beninerako elikagaiak jasotzeko kanpainari ekin dio. Ikasleek kanpaina martxan jarri aurretik Beninen bertan izan diren bi lagunen esperientzia aurrez aurrez ezagutzeko aukera izan zuten. Hitzaldia eskaini zutenak ikastetxeko irakasle Iñaki Gómez eta Nafarroako Legebiltzarkide María Victoria Arraizar izan ziren. Ikastetxeak beraiei eskerrak eman nahi dizkie.
Salesiarrak “Kaleko umeak” kanpainarako elikagaien bilketarekin hasi dira.  Helburu honekin abenduaren 4ra arte Urnietako ohiko saltokietan elikagaiak utz daitezke Benin aldera bideratzeko.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!