Marisol Yabenen eskutik, “Galtzeko arriskuan dauden Euskal Herriko animaliak” argazki erakusketa ikusgai dago Lekaion. Ostegunean eta ostiralean 17:30tatik 20:30etara zabalik, eta larunbatean 12:00etatik 14:00etara. Erakusketa 21 irudiz osatuta dago eta galtzeko arriskuan dauden animali arraza ezberdinak ezagutaraztea du helburu nagusia. Erakusketaz gozatzeko azken egunak dira hauek, azaroaren 27an amaituko baita.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!