Kantu kalejira

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2010ko aza. 24a, 20:54

Pasa zen larunbatean egin zen Urnietako Kantu kalejiraren VI. edizioa. Eguraldi bikainarekin San Juan plazatik atera ondoren, berehala lainoak nagusitu ziren zeruan, baina ibilbideak iraun zuen bi ordu luzetan ez zen euririk izan. Txanbolinen gidaritzapean, betiko kantuak eta berriagoak kantatuz giro ederrean 30en bat herritar elkartu ziren. Kale bueltaren ondotik Eteneta elkartean antolatutako bazkarian 40 lagunek parte hartu zuen. Kantu eta bertso arteko bazkal ostea hainbat orduz luzatu zen.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!