Urnieta-Arano ibilaldia

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2010ko aza. 24a, 20:53

Poxta Zahar taldearen kontakizuna, mendi irteeraren inguruan: Aurreko larunbatean Urnieta-Arano ibilaldia egin zuen Urnietako gazte talde batek, “goizeko 08:45etan Kantoi tabernan hitzordua ipini genuen. Pixkanaka jendea biltzen hasi eta guztiak batutakoan Besabira igo ginen, autoz. Botak jantzi eta traste guztiak hartuta, hogei lagun ginen Aranorantz, Adarramendin gora, eta 3 ordu eta erdi geroago iritsi ginen Aranora, zehazki 13:15etan.

[jarraitu irakurtzen...]

Bidean hamaiketakoa egin genuen, indarrak hartu eta aurrera segitzeko. Bazirudien eguraldia ez genuela oso lagun, baina Etenetara iritsi ginenerako zerua ia erabat garbi zegoen. Eskertzekoa zen eguzkiaren goxotasuna!
 Aranora iritsi ginenean, dutxa eder bat hartu genuen herriko elkartean eta ondoren, nola ez, merezitako bazkari ederra! Babarrun-jate itzela egin genuen. Gainera, hori gutxi balitz, ibilaldira animatutako bakoitzari opari txiki bat banatu zitzaion: mendizaletasunarekin jarraitzeko, Gipuzkoako hainbat ibilbideren bilduma.
Ea hurrengo batean antzeko beste zerbait ere antolatzen dugun, oraingoan behintzat erantzuna ona izan da eta!”.

 

Argazki gehiago

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!